SEXOLOGOA

Beste gauza askoren artean sexologoa naiz, eta sexua azterketarako, ulermenerako, lanerako eta ezagutzarako objektu gisa ulertzen dut. Era berean, uste dut sexua, bizipenezkoa, existentziala, esperientziazkoa eta erlazionala den zerbait dela.

Sexologia ezagutzak ematen dizkigun diziplina da, eta emakume eta gizon izateko ditugun modu aldakorrak ulertzen laguntzen digu.

METODOLOGIA

Gustatzen zaidan lan-metodologia, nire bizi-filosofia bezala, kitzikagarria, dibertigarria eta umoretsua da. Detaile txikiak zaintzen ditut, ideiak lantzen saiatzen naiz, parte-hartzearen eta jokoaren bidez opariren bat edo beste ekarriko duten hausnarketak eragiten saiatzen naiz.

MAITASUNARI HELDU

Bizitzaz, bitxikeriez eta dibertsitateez maitemindurik nago. Biziki interesatzen zaizkit pertsonen biografiak, baita euren arteko istorioak eta abenturak ere.

Errespetuzkoak eta komunikaziozkoak diren guneetan sinesten dut, eta maitasuna jartzen dut egiten dudan guztian.

ESPEZIALIZAZIOA

Espezializatuta nago gazteei, haurrei eta aniztasunari arreta ematen eta, horrez gainera, esperientzia dut hezitzaile gisa hainbat eremu sozialetan.

Sexologiako masterra: Sexu-hezkuntza eta aholkularitza sexologikoa. INCISEX, Alcala de Henaresko Unibertsitatea.


Sexologia klinikoko training-a ISESUSen. (Instituto de Sexología Sustantiva).