Ikasleak

FORMAKUNTZA

Hezkuntza-sistemako adin guztietako ikasleendako  sexu-hezkuntzako tailerrak, haur hezkuntzatik hasi eta batxilergora arte. Edukiak eta materialak etapa eta talde bakoitzeko hezkuntza-premian oinarrituta egokitzen dira. Tailer horietan, parte-hartzearen bidez, sexu-hezkuntzako edukiei buruz hausnartzen, ikasten zalantzak argitzen saiatuko gara. Ikastetxeetan garatzeko bideratuta daude.

Gurasoak eta tutoreak

FORMAKUNTZA

Sexu-heziketa positiboa, osasuntsua eta errespetuzkoa eskaini nahi dieten, haurrak, nerabeak eta gazteak dituzten helduei bideratutako sexu-hezkuntzako tailerrak dira. Gurasoen, zaintzaileen eta tutoreen arteko topagune bat sortzeko diseinatutako tailerrak dira, adingabeen hazkuntzan eta hezkuntzan sexu-hezkuntzari buruz sortzen zaizkien zalantzak partekatzeko.

Ipuin-tailerrak

FORMAKUNTZA

Sexu-hezkuntzari buruzko ipuin-kontaketa tailerra, adin guztietarako. Tailerra ikastetxeetan, liburutegietan, elkarteetan eta bestelako taldeetan egiteko diseinatuta dago, eta tarte atsegin eta dibertigarri bat pasatzeko helburua du.

Gazteak

FORMAKUNTZA

12 eta 30 urte bitarteko gazteendako sexu-hezkuntzako tailerrak, non sexualitatea modu positiboan landu eta ikuspegi dibertigarria eman nahi zaion. Tailer hauen helburua taldean ikastea eta gune segurua sortzea da, sexu-hezkuntzako gaiez solas egin eta hausnartzeko. Normalean, hainbat talde egiten dira, adinaren eta talde bakoitzaren beharren arabera.

Profesionalak

FORMAKUNTZA

Hezkuntza formaleko edo ez- formaleko profesionaleendako sexu-hezkuntzako tailerrak dira, sexu-hezkuntzako teknikak ahalbidetzeko topagune bat, bai eta edukiak lantzeko eta adingabeen hezkuntzan pizten zaizkien sexu-heziketari buruzko zalantzez mintzatzeko ere. Tailer hauek bereziki prestaturik daude hezitzaile, irakasle eta gizarte-arloko langileentzat.