Ligatzeko estrategiak

BIZIPEN-TAILERRAK

Ligatzeari ikuspegi osasuntsu, errespetuzko eta dibertigarritik heldu nahi dioten taldeeei zuzendutako tailerra. Ligatzeko estrategiak ikasi, ezagutu eta ikertzeko topagunea.

Nire hilekoaren zikloa ezagutu

BIZIPEN-TAILERRAK

Gure zikloak ulertzeko eta faseak identifikatzen ikasteko bizipen-tailerra.

Emakumeen sexualitateak

B I Z I P E N - T A I L E R R A K

Beste emakume batzuekin esperientzia bat bizi nahi duten adin guztietako emakumeendako tailerra, elkarrekin partekatzeko, hausnartzeko eta ikasteko. Ikaskuntza eta autoezagutza bultzatzea du helburu.

Topaketa tailerra

BIZIPEN-TAILERRAK

Norbere buruarekin nahiz beste batzuekin topo egin nahi duten pertsonentzat, topaketatik ikasteko eta sexualitateei buruz dugun begirada zabaltzeko. Autoezagutzarako gune bat, non gure emakumearekin eta gizonarekin topo egin eta gure sexualitatearekin konektatu ahal izango dugun. Tailerraren bidez, gure gorputzarekin eta beste gorputz batzuekin nola erlazionatzen garen hausnartuko dugu. Azken finean, pertsona sexuatu gisa ezagutzeko modu bat da tailer honek eskaintzen duena.

Familientzako laztanen tailerra

BIZIPEN-TAILERRAK

 

Laztanen, masajeen eta jokoaren bidez familian gozatzeko gunea. Gorputza eta 5 zentzumenak izango dira abentura handi honen protagonistak.
Sexualitatea beste ikuspuntu batetik ikertu nahi duten edo esperientzia magiko eta polita izan nahi duten adingabeak dituzten familientzat.