SEXOLOGOA

Beste gauza askoren artean sexologoa naiz, eta sexua azterketarako, ulermenerako, lanerako eta ezagutzarako objektu gisa ulertzen dut. Era berean, uste dut sexua, bizipenezkoa, existentziala, esperientziazkoa eta erlazionala den zerbait dela.

Sexologia ezagutzak ematen dizkigun diziplina da, eta emakume eta gizon izateko ditugun modu aldakorrak ulertzen laguntzen digu.

METODOLOGIA

Gustatzen zaidan lan-metodologia, nire bizi-filosofia bezala, kitzikagarria, dibertigarria eta umoretsua da. Detaile txikiak zaintzen ditut, ideiak lantzen saiatzen naiz, parte-hartzearen eta jokoaren bidez opariren bat edo beste ekarriko duten hausnarketak eragiten saiatzen naiz.

MAITASUNARI HELDU

Bizitzaz, bitxikeriez eta dibertsitateez maitemindurik nago. Biziki interesatzen zaizkit pertsonen biografiak, baita euren arteko istorioak eta abenturak ere.

Errespetuzkoak eta komunikaziozkoak diren guneetan sinesten dut, eta maitasuna jartzen dut egiten dudan guztian.

ESPEZIALIZAZIOA

Espezializatuta nago gazteei, haurrei eta aniztasunari arreta ematen eta, horrez gainera, esperientzia dut hezitzaile gisa hainbat eremu sozialetan.

 

PROFESIONALKI, HONELA DEFINITZEN NAUTE

Itsaso Bakedano Moreno sexologoa da. INCISEX-eko, Sexu-hezkuntza eta aholkularitzan masterduna; Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza; Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Prestakuntza Pedagogiko eta Didaktikoa Nafarroako Unibertsitate Publikoan; Sexu Hezkuntzako Espezializazio Diploma Nafarroako Unibertsitate Publikoan; ISESUSen Ikuspegi Sexologikoa duen Esku-hartze Sozialeko Unibertsitate Espezialista. Animazio Soziokultural eta Turistikoko Gradua Hezitzale Eskolan eta arte dramatikoko ikasketak.

Ikasleen, familien eta profesionalen formatzailea hainbat ikastetxetan eta elkartetan, euskaraz zein gaztelaniaz. Sexualitateari arreta emateko aholkuak ematen dizkie hainbat erakunde publiko eta pribaturi, hezkuntza formalaren eta ez-formalaren esparruan. Gainera, irakaslea da ISESUSen (Sexologia Substantiboko Institutua) ikuspegi sexologikoko esku-hartze sozialeko prestakuntzan.

Uharteko Udaleko Gazteria arloan eta Aranguren Ibarreko Gazteria Etxean lan egin du baita Nafarroako Gobernuko adingabeen etxebizitza babestuetan ere. Karrikaluze elkarteko aisialdi eta denbora libreko programaren koordinatzailea izan da eta Xaloa Telebistan lan egin zuen Sexuan Hazi & Hezi saioan. Gainera, Nafarroako Hiesaren Aurkako Herritarren Batzordean eta Hezten-en proiektu pedagogikoak koordinatzen lan egin zuen. Nafarroako Foru Komunitateko Gozamenez sexualitate eta gazteriari buruzko programa komunitarioarekin ere elkarlanean aritu zen.

Hezkidetza, sexu-hezkuntza, pornografia, berdintasuna, aniztasuna, gazteria, aisialdia, dibertsitate funtzionala, generoa, gizarte- eta lan-orientazioa, gorputz-adierazpena, gorputza, antzerkia eta dantzari buruzko hainbat prestakuntzatan parte hartu du.

2024ko urrian, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Lan Autonomoa 2024 sarietan saritu zuen, “Hezkuntzan eta prestakuntzan profesional onena” modalitatean, Foru Komunitateko hainbat erakundetan sexu-hezitzaile gisa egindako lanagatik.
Urteak daramatza Donostiako Mahibar&Co-rekin eta Gasteizko EMAIZE zentro sexologikoarekin elkarlanean, hainbat proiektu sexologiko burutzen; esaterako, Zizur Nagusiko Udalaren Gazteentzako Osasun Integraleko eta Genero Ikuspegipeko Aholkularitza.

Gaur egun, sexologian aritzen da nagusiki modu autonomoan, eta Iruñeko Kresala Klinikan bere kontsulta propioa dauka. Halaber, aholkularitza sexologikoa eskaintzen dio Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Saileko Berdintasun eta Bizikidetza Atalari, eta sexu-hezkuntzako sexologoen taldeko partaidea da. Horretaz gain, Euskalerria Irratian gai sexologikoei buruz hitz egiteko bere atal propioa du, eta hainbat bideopodcast-etan aritu da. Gainera, Elizondoko eta Altsasuko Lanbide Heziketako ikastetxeetan eta Iruñeako Hezitzaile Eskolan irakasle espezialista gisa dihardu. Berriki, Udako Euskal Unibertsitateko sexologia saileko koordinatzailea izendatu dute.